→Basauri

Beldur Barik 2021 tokiko lehiaketak 900 euro banatuko ditu Basaurin

Iazko sari banaketa Basauriko Beldur Barik 2020 lehiaketa lokalean // Beldur Barik

Beldur Barik 2021 lehiaketa martxan da. Gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatzen ditu lehiaketak eta aurtengoa 12. edizioa da. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, eta programaren jarrera ikusarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu Euskadi mailan.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 5era arte (23:59ak arte). Urtero bezala, lehiaketan taldeka edo bakarka parte hartu daiteke, eta ikastetxe batek, gela batek, elkarte batek, edota norbanakoek izena eman dezakete.

Euskadi mailan 2.400 euro banatuko dituzte saritan: 1. kategoriako saria 400 euro; 1. kategoriako aipamen berezia 200 euro; 2. kategoriako saria 400 euro; 2. kategoriako aipamen berezia 200 euro; 3. kategoriako saria 400 euro; 3. kategoriako aipamen berezia 200 euro; ikus-entzunezko lan onenaren saria 300 euro; eta parte-hartzearen saria 300 euro (herri-bozketa azaroaren 11 eta 12an gauzatuko da). Lan sarituak 2021eko azaroaren 13an emango dituzte ezagutzera. 

Lehiaketa lokala Basaurin

Basaurin lehiaketa lokala antolatuko dute, eta guztira 900 euro banatuko dituzte, 300 euro kategoria bakoitzeko: 12 eta 13 urte bitartekoen kategoria, 14 eta 18 urte bitartekoen kategoria, eta 19 eta 26 urte bitartekoen kategoria. Basauriko lehiaketa lokalaren sariak azaroaren 24an, asteazkenez, banatuko dituzte 19:00etan Marienean. Lehiaketa lokalaren epaimahaia Basauriko emakume mugimendu eta mugimendu feministarekin lotura duten gizarte-eragile esanguratsuek osatuko dute.

Emakundek bultzatzen du Beldur Barik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Berdinsarearen eta EUDELen laguntzarekin. Gainera, Hezkuntza Sailak, Gazteaukerak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta EiTBK babesten dute lehiaketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak