→Basauri

Abarka Eguna, kale-ikuskizunak eta erromeriak antolatu dituzte Bentako jaietan

Argazkia: Geuria

Maiatzaren 14tik 22ra bitartean izango dira Bentako jaiak. Bi urtez ezin izan dituzte antolatu Covid-19aren pandemiagatik, baina aurten berriro izango da jai-giro auzoan. Abarka Egunak emango die hasiera Bentako jaiei: Herriko Taldeakeko 16 kuadrillak kalera aterako dira euren jantziekin eta bazkaria izango dute San Jose ikastetxean. Era berean, kale-animazioa, erakusketak, haurrentzako jarduerak, erromeriak eta kontzertuak antolatu dituzte.

Txantxangorri Bentako Auzo Elkarteak antolatze ditu Bentako jaiak, Udalaren babesarekin eta Babes Zibilaren, Zirt Zart Basauriren, Colombia Euskadiren, CTNNB1 Elkartearen eta Basauri Merkatari Elkartearen laguntzarekin.

Bentako jaiak 2022

Maiatzak 14-22

Maiatzak 14, larunbata. Abarka Eguna
12:00 Danbolin Txistu Eskola eta Basauriko Haizedoinu taldea kaleak girotzen
12:30 Kuadrillak San Isidro plazan batzea
12:30 Kuadrillen arteko poteoa
15:00 Kuadrillen bazkaria San Jose ikastetxean
21:00 Erromeria San Isidro plazan: Zirkinik Bez

Maiatzak 15,igandea. San Isidro eguna
10:00-14:00 Perretxiko erakusketa San Jose ikastetxeko jolastokian. Zigiluak, bitolak eta perretxikoen loteria-dezimoak
12:45-15:00 Emakumeon Herri Korrikaldiaren amaiera eta DJa San Isidro plazan
13:00 Auzoko hildakoen omenezko meza San Jose ikastetxean
13:30 Luntxa Trikitrixa Bidebietak girotuta

Maiatzak 19, osteguna
19:30-21:00 Kolonbia Kanta Abesbatzaren emanaldia auzoko kaleetan zehar

Maiatzak 20, ostirala
18:00-20:00 Aurpegiak margotzea San Isidro plazan
23:00 Erromeria San Isidro plazan: Andoni Oilokiegi + DJ Bull

Maiatzak 21, larunbata
12:00 Danbolin Txistu Eskola
21:00 Festibas 2022: Kyrae + Infarto + Sindikato del Ruido
23:00 Erromeria San Isidro plazan: Maialen Errotabehere + Zortzi

Maiatzak 22, igandea
10:00 Ibilgailu klasikoen erakusketa
11:00 CTNNB1 Elkarteari laguntzeko jardunaldia San Isidro plazan: zozketak, hirugihar-jana…
12:00 Danbolin Txistu Eskola, Trikitrixa Bidebieta eta Basauriko Haizedoinu
21:00 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak