→Basauri

Bertan behera utzi dute Basauriko Zurrumurruen aurkako laugarren topaketa

Zurrumurruen Aurkako Sarea ehuntzen ari da Basaurin duela urte batzuetatik hona. Urtero tailerrak, ikastaroak edota hitzaldiak antolatzen dituzte, baita urteko topaketa bat ere. Aurten zurrumurruen aurkako laugarren topaketa egin behar zuten abenduaren 11n, larunbatez, Basozelai Gizarte Etxean, baina antolatzaileek jarduera 2022ko urtarrilerako atzeratzea erabaki dute. Data zehaztugabe badago ere, laster iragarriko dutela azaldu dute saretik.

Besteak beste, aurten egin dutenari buruz hausnarketa egitea zen abenduaren 11ko jardueraren asmoa. 2021ean zehar honako jarduerak egin dituzte: etxeko langileen egoera Euskadin ezagutzeko eta ikusarazteko hitzaldi-tailerra Norma Vazquezekin (‘Emakume behartsuak eta migratuak’. Martxoak 16); entsegu-errorea ikastaroa Aida Ochoa Amekadi eta Basauriko Zurrumurruen Aurkako Sareko koordinatzailearekin (apirilak 20); ‘Jardunbide komunitario egokiak’ Mamadou Ngom ‘Marra’ Medikuak Munduan erakundeko kulturarteko bitartekariarekin (maiatzak 11); zurrumurruen aurkako agenteen solasaldiak (ekainak 14); ‘Artearen bidezko gizarte-eraldaketa planifikatzen’ tailerra Miren Lauzirikarekin (urriak 25 eta azaroak 15); eta Basauriko Errezetak ekimena (azaroak 12).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak