→Basauri

Argazkiak | Biarte Dantza Eskolak publikoa harrapatu du dantza erakustaldi gogoangarri bategaz

Biarte Dantza Eskolak ‘Basauri Bizirik’eko programaren azken traka izan genuen, Social Antzokian. Aktore batek gidatutako jarduera izan genuen, eta oholtzatik eskolako adin askotako taldeak igaro ziren.

Biarteko dantzariak // Geuria

Biarte Dantza Eskolak ‘Basauri Bizirik’eko programaren azken traka izan genuen, Social Antzokian. Aktore batek gidatutako jarduera izan genuen, eta oholtzatik eskolako adin askotako taldeak igaro ziren. Suziriak falta izan baziren ere, urriaren 17ko emanaldiak publikoaren oihuak eta txalo zaparradak piztu zituen edukiera ia beteta zuen Social Antzokian. Publikoak estilo eta giro ezberdinetako dantza garaikideko emanaldiak ikusi ahal izan zituzten oholtzan, film bateko etengabeko kredituak balira, horietako gai batzuk iraganera eramanez.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak