→Basauri

Bidebietako jaietako diru-laguntza gizarte beharretara bideratzeko eskatu dio Auzo Elkarteak Udalari

basauri bidebietako jaiak 2017 argazkia bidebieta auzo elkartea

Ekainean ospatu behar ziren jaiak irailera atzeratzea erabaki zuen Bidebieta Auzo Elkarteak. Orain, jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki dute.

Datorren urteko jaiak antolatzen jarriko da Bidebieta Auzo Elkartea // Argazkia: Bidebieta AE

Ekainean ospatu ohi dira Bidebietako jaiak, baina aurten irailera atzeratzea erabaki zuen uda aurretik Auzo Elkarteak. Hala eta guztiz ere, bertan behera uzteko erabakia hartu dute: “Jarduera batzuk egiteko aukera aztertu dugun arren, ezin izango ditugu ospatu. Herritarron segurtasuna bermatu behar dugu eta ez dugu hori lortzerik. Arduraz jokatu behar dugu eta horregatik jarduera guztiak etetea erabaki dugu”, diote Bidebieta Auzo Elkartetik. 

Zentzu horretan, Udalak Auzo Elkarteari ematen dion diru-laguntza gizarte beharretara bideratzeko eskatu dute. “Aurten ez da Bidebietako jairik izango, baina datorren urtean gogotsuago ikusiko dugu elkar”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak