→Basauri

Auto zinema irekiko dute berriro uztailean Bilbondoko aparkalekuan

Uztailaren 8tik 30era bitartean egongo da zabalik Bilbondoko auto zinema, 19:00etan eta 21:30ean saioak eskainiz.

Auto Zinema / Bilbondo

Bigarren urtez jarraian auto zinema jarriko dute Bilbondo merkatal zentroaren aparkarkaleku osagarrian. Uztailaren 8tik 30era bitartean egongo da zabalik, ostegunetan eta ostiraletan, 19:00etan eta 21:30ean saioak eskainiz. ‘Greenland: El último refugio’, ‘Joker’, ‘Superagente Makey’, ‘Aves de presa’ edota ‘Fast&Furious 8’ filmak proiektatuko dituzte, baita umeei zuzendutako ‘¡Upsss! 2, ¿Y ahora dónde está Noe?’, ‘Trasto’, ‘Jumanji 3: Siguiente Nivel’ edo ‘El hijo de Bigfoot’.

Bilbondoko auto zinema erabiltzeko, merkatal zentroko bi dendatako bi erosketa-tiket trukatu beharko dira, 30 euroko edo gehiagoko zenbatekoarekin. Ondoren, webgune honen bitartez auto zinemara joateko inprimakia bete beharko dute, filma aukeratuta. Erabiltzaileek kode bat jasoko dute eta berau Merkataritza Zentroko gerentzian aurkeztu beharko dute, bi erosketa-tiketekin batera. Bertan, auto zinemarako sarrera jasoko dute. Iaz antolatu zuten lehen aldiz auto zinema Bilbondoko aparkaleku osagarrian.

Auto zinema | Bilbondo

Uztailak 8, osteguna
19:00 Upsss 2, ¿Y ahora dónde está Noé?
21:30 Greenland: El último refugio

Uztailak 9, ostirala
19:00 Jumanji 3: Siguiente nivel
21:30 Joker

Uztailak 15, osteguna
19:00 Trasto
21:30 Superagente Makey

Uztailak 16, ostirala
19:00 Las aventuras del doctor Dolittle
21:30 Fast & Furious 8

Uztailak 22, osteguna
19:00 Vicky el vikingo: La espada mágica
21:30 La familia que tú eliges

Uztailak 23, ostirala
19:00 En guerra con mi abuelo
21:30 The Gentlemen: Los señores de la mafia

Uztailak 29, osteguna
19:00 El hijo de Bigfoot
21:30 Bloodshot

Uztailak 30, ostirala
19:00 Onward
21:30 Aves de presa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak