EITB-k adierazi duenez, Basauriko Bilbondo merkataritza-guneko Vivagym gimnasioan antzemandako Covid-19 agerraldi baten ondorioz, baheketa masiboa jarri du martxan Osakidetzak gaur arratsaldean. Ez dute zehaztu zenbat positibo zenbatu diten, baina dagoeneko hasi dira zentroko erabiltzaileei eta langileei testak egiten.
