→Basauri

Argazkiak | Bingen Anton Ferrero omendu dute gaur Basaurin, bere hilketaren 46. urteurrenean

Duela 46 urte erail zuten indar errepresibo frankistek Vicente Anton Ferrero basauriarra bere izena daraman kalean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan ziren erasoak salatzeko manifestazioan parte hartzen ari zela. Martxoaren 8an hil zuten tiroz. Urtero bera eta diktadura eta errepresio frankistaren biktimak omentzeko ekitaldia deitzen dute Basaurin. Gaur egin diete omenaldia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak