→Basauri

Papera, plastikoa, organikoa eta hondarrak birziklatzeko paperontziak estreinatu ditu Basaurik

2019ko aurrekontuetan egin zuten emendakina Udalak herrian birziklatzeko paperontziak jar zitzan / EH Bildu Basauri

Basaurik birziklatzeko ontzi berriak ditu. Udalerriko eskola eta plazetan zehar jarri ditu paperontziak Basauriko Udalak. Horietan, lau ontzi aurkitu ahal izango dira: urdina papererako, horia plastikoa birziklatzeko, marroia zabor organikorako eta grisa zabor-hondarrak birziklatzeko.

Basauriko EH Bilduko taldeak 2019ko aurrekontuetan aurkeztutako emendakinen ondorioz jarri dira ontzi berriak. Egindako emendakinen artean, bestalde, gazteei zuzendutako alokairuetarako laguntzak ematea, nerabeentzako alkoholik gabeko diskoteka bat sortzea edo Montefuerte pasealekuan bainu publikoa jartzea ere aurki zitezkeen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak