Basauriko udalbatzak aho batez onartu du bizikleta ibilbideak sustatzeko eta seinaleztatzeko mozioa. Besteak beste, Udalak konpromisoa hartu du oinezkoen ibilbidea bizikleten bidetik bereizteko gomendioei jarraitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren bizikleta-bideen planean jasotakoari jarraituz, eta teknikoki, posiblea den udalerriko ibilbide guztietan gauzatzeko.
Gainera, Urbitik Garbigunera doan bizikleta-ibilbide guztia seinaleztatuko du Udalak, eta San Migel Aldundiko bizikleta-bideekin konektatzeko konpromisoa ere hartu du. Hain zuzen ere, San Migel ez dago Bizkaiko Foru Aldundiaren biziketa-bideen planean.
Mozioa Elkarrekin Podemosek aurkeztu zuen, eta EAJk transakzioatu du. PSE, EH Bildu eta PPren babesa izan du.
