→Basauri

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Sagarrakek uztailean

Bizikletan ibiltzen ikasteko eta bizikletak konpontzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu Sagarrak talde ekologistak uztailean.

Argazkia: Arrigorriagako Udala

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatuko du uztailean Sagarrak talde ekologistak Basaurin. Ikastaroa Bizkotxalde parkean izango da uztailaren 13tik 17ra 18:00etatik 19:00etara. Adingabeentzako zein 16 urtetik gorakoentzako dago zuzenduta, eta interesdunek izena eman behar dute uztailaren 10a baino lehen ekologia@sagarrak.org helbide elektronikora idatzita edo 699 872 131 whatsapp zenbakira idatzita. Prezioa 15 eurokoa da. Javi, Pedro, Ousmane, Moussa, Charles, Soulyman eta Marco izango dira monitoreak.

“Bizikleta ibilgailu motordunentzako garraiobide alternatibo gisa erabiltzea onartzen dugu. Bizikletaren erabilera hedatuago hiriguneetan kutsadura, zarata, berotegi-efektuko gas-isuriak, trafikoa, aparkaleku saturazioa murrizten du, eta, aldi berean, bere erabiltzaileen osasuna hobetzen du”, diote Sagarraketik.

Oinarrizko mekanika ikastaroa

Bestetik, bizikleta konponketarako oinarrizko mekanika ikastaroa ere antolatuko du Sagarrakek uztailaren 20tik 23ra, 18:00etatik 20:00etara. Besteak beste, bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak ezagutzea (puztea, garbitzea, koipeztatzea), konponketa ohikoenak (zulaketa konpontzea, estalkiak aldatzea, balaztak doitzea) edota kontu praktikoak (bizikleta edo gurpil mota aukeratzea, lapurretak saihestea) irakatsiko dituzte.

Interesdunek izena eman behar dute ekologia@sagarrak.org helbide elektronikoaren bitartez edo 699 872 131 whatsapp zenbakiaren bitartez, uztailaren 10a baino lehen. Ikastaro honen prezioa 20 eurokoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak