→Basauri

Argazkiak | Ehun lagunetik gora, Basauriko Bizikleta Martxan

Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egin du Basaurik. Irailaren 22an, igandez, Bizikleta Martxa egin dute ehun bat lagunek, Arizgoiotitik abiatuta. Datorren asteburuan, oinezko ibilbide gidatua egingo dute: San Migeleko Taberna Nagusitik abiatuko da ibilaldia eta Finagatik, Malmasinetik eta Ugaotxatik igaro ostean, abiapuntura itzuliko dira parte hartzaileak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak