→Basauri

Basauriko Bizkaia Handball eskubaloi txapelketa bigarrenez bertan behera utzi dute antolatzaileek

Artxiboko irudia // Geuria

Bigarren urtez jarraian, eta pandemiak behartuta, bertan behera utzi dute Bizkaia Handball eskubaloi txapelketa. Basauri Eskubaloi Taldeak eta Bizkaiko Eskubaloi Federazioak antolatzen dute txapelketa, baina gaur egungo covid datuak aztertuta, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek:Egoerak hobera egiten ez duela ikusita, uste dugu denbora gehiago itxarotea eta aurrerago txapelketa bertan behera uztea eragozpen ugari sor liezazkiekeela Basaurira joan nahi duten klubei, baita gure ohiko hornitzaileei eta txapelketari berari ere. Erabakia ulertzea espero dugu: helburu bakarra guztion osasuna babestea da, Covid-19aren tasa azken hilabetean neurriz gain igo dela ikusi ondoren”, diote antolatzaileek.

Bizkaia Handball Cup txapelketa sortu zuten 2019an Basauri Eskubaloi Taldeak eta Bizkaiko Eskubaloi Federazioak. Lehen edizioa jokatu zen urte hartan Basauriko, Etxebarriko eta Galdakaoko kiroldegietan. Iaz, pandemiaren lehenengo urtean, ezin izan zen bigarren edizioa antolatu, eta aurten ere ez antolatzera erabaki dute antolatzaileek. Egoera hobeak datozenean eskubaloiko giro on honetaz gozatzeko aukera izango dugu”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak