→Basauri

Bizkotxaldeko aisialdi gune berrien obrak hasi ditu Basauriko Udalak

Street Workout delako gunea eta gimnasia egiteko beste gune bat egiteko obrak hasi ditu Basauriko Udalak. Aurreikuspenen arabera, datorren astean bukatu dituzte lanak.

Ezkerrean obrak hasita eta eskuman street workout guneak izango duen itxura // Argazkiak: Basauriko Udala

Street Workout delako gunea eta gimnasia egiteko beste gune bat egiteko obrak hasi ditu Basauriko Udalak. Aurreikuspenen arabera, datorren astean bukatu dituzte lanak

Urte hasieran iragarri bezala, bi kirolgune berri izango ditu Bizkotxalde parkeak, Basaurin. Hain zuzen ere, Street Workout gunea eta gimnastikarako gailuak eraikiko ditu Udalak Bizkotxalde parkean, saskibaoi kantxen eta urmaelaren artean. Dagoeneko obrak hasi dituzte eta aurreikuspenen arabera, datorren astean bukatuko dituzte.

Street Workout gunearekin kalistenia ariketa sistema bultzatzea da asmoa. Kalistenia gorputzaren pisua baliatzen duen entrenamendu fisikoa da, eta besteak beste, barra paraleloak, barra finko altuak, freestyle barra finkoak, esekidurazko barra finkoak eta estazio bat izango ditu guneak. Gailu bakoitza zelan erabili behar den jakiteko panel informatiboa jarriko dute.

Bestetik, gimnasia egiteko gune berriak surf bikoitza, igogailu bikoitza, muskulazio banku bikoitza eta fitness eta step bizikleta moduluak izango ditu. Bi gune berri hauetan Basauriko Udalak 36.811 euro inbertituko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak