→Basauri

Basauri Bonua kanpainarekin bat egin duten 163 saltokien eta tabernen zerrenda

Basauri Bonuak salgai jarriko dituzte apirilaren 12tik aurrera eta maiatzaren 30era arte erabili ahal izango dira.

guztira, 163 establezimendu, tartean hamahiru taberna eta jatetxe // Geuria

Udalerriko merkataritzaren eta ostalaritzaren jarduera ekonomikoa berpizteko asmoz, Basauri Bonuak jarriko ditu salgai Udalak apirilaren 12tik aurrera eta maiatzaren 30era arte erabili ahal izango dira. Bi bonu mota izango dira: 4 euroko bonuak, 6 euroko gastu-gaitasunarekin, eta 10 euroko bonuak, 15 euroko gastu-gaitasunarekin.

“Hau da, 4 euroko bonuen kasuan, bezeroak 4 euro ordainduko ditu 6 euro balio duen produktu bat erostean, eta bi euroko diferentzia hori Basauriko Udalak hartuko du bere gain. 10 euroko bonuen kasuan, berdin jokatuko da: Udalak 5 euroak finantzatuko ditu”, dio Asier Iragorri alkateak.

Bonuak kanpainara atxiki diren dendetan zein tabernetan egongo dira salgai; guztira, 163 establezimendu, tartean hamahiru taberna eta jatetxe. Hauek dira kanpainara atxiki diren saltokiak:
– 1000 arreglos.com
– Acusfilium
– Agavanzo
– Alain Afflelou Bilbondo
– Algara Jostailudenda
– Amalur Hortz Klinika
– Ariane Sport
– Artes Graficas San Fausto
– Autoservicio Jose y Carmina
– Azul y Rosa artesanía
– Bainuetxe
– Casa del Pueblo taberna
– Cinco Estrellas taberna
– Plaza taberna
– Basauri confort
– Basaven
– Bolchetta
– Bolsos Felix
– Bonboi
– Boutique Jone
– Calzados Boss
– Calzados Felix
– J&C Gomez oinetakoak
– Juanita
– Luzar
– Motila
– Cama Nueva
– Pascual
– Carmen de la Villa
– Elorrieta harategia
– Stela
– Centro Hogar
– Pozokoetxe Gizarte Etxea kafetegia
– Clinica Columbia
– Desa Hortz Klinika
– Natalia
– Artu
– Confecciones Lopez
– Cuinnova
– Dandara
– Decoraciones Nagusia
– Eduardo
– Digimatika
– El jardín secreto
– El taller de Juliet
– Elkar Basauri
– Enoi
– Arizgoiti Larrinaga estankoa
– Demmy Estetika
– Etxe Zuri Garagardotegia
– Excelsior Berri
– Ana eta Elena Viniegra Arrieta Farmazia
– Carmen Carazo Ibañez Farmazia
– Ariz Farmazia
– Eguileor Farmazia
– Jon Carral Tellitu Farmazia
– Lazaro Farmazia
– Leandro Garde Ibañez Farmazia
– Lucia Luño Farmazia
– Maite Chicote Sastre Farmazia
– Manuel Sanchez Sanchez Farmazia
– Axular burdindegia
– Fernandez burdindegia
– Oleta burdindegia
– Castroflor loradenda
– Fresmar
– Hermanos Osuna frutadenda
– Fuenluz Paco
– Garribikes
– Gem Tatto
– Nagusia kiroldegia
– GMH Uniformes
– Goraintzi
– Gringos
– Grupo Olje Urban Shoes
– Haltzaleku
– Hecho a mano con amor
– Hobbys
– Ikaro
– Interfilm
– Intima Peva
– Iosebe
– Irarkai
– Iturgintza Altape
– Izortze Gandiaga Estilistak
– Javier
– Jódiz
– Santos
– Juguettos
– Kadecor
– Kaioa Izozktuak
– Kanela Kook
– Katilu
– Ke Pelos!
– La Guarida
– La pelu de Ariz
– La ventana natural
– Laburu
– Lalula
– Larrea
– Nobel liburudenda
– Llumnova
– Loradenda Gema
– Los Chicos
– Lujo en tus manos
– Magenta ileapaindegia
– Maika’l
– Merceria Elvira
– Merceria Mari Paz
– Mis bordados
– Moda Fashion
– Modas Jonan
– Modas Stylo
– Modimela
– Moet
– Multtiopticas
– Nafran
– Naikeria
– Nare Zentroa
– Naturhouse
– Nº1 Zapatillas
– Ogift
– Optica Lazaro
– Ortopedia Basauri
– Ortopedia Laguntzak
– Ospe
– Ariz okindegia
– Sasoi Parafarmazia
– Pascual 2
– Pato2
– PC Basauri
– +Elitz ileapaindegia
– A. Ruiz ileapaindegia
– Maribel ileapaindegia
– Pertxas
– Mari Carmen arrandegia
– Pili eta Mertxe arrandegia
– Toro arrandegia
– Play y Cristal
– Poppi
– Bikiak Prentsa eta Gozokiak
– Pura Pizza
– Red Marina
– Repara tu vehiculo
– Oriental City jatetxea
– Roaldo
– Rueda
– Sonia Estilistak
– Olba
– Taberna Bizkotxalde
– Taberna Kirolak
– Santisport tailer mekanikoa
– Tejidos Madel
– Tintorería Merche
– Tita Shop
– Umeak liburudenda/paperdenda
– Urban 45
– Uriarte
– Vinirette
– Zelaia Ariz
– Zubieta
– Zuri Denda

Basauriko herritarrez gain, beste herrietako herritarrek ere eros ditzakete Basauri Bonuak. NAN bakoitzeko gehienez 60 euro arteko bonuak eros daitezke: “Ezin izango dira eskudirutan trukatu, eta erabili ezean, ez da bonuari dagokion diru-kopurua itzuliko”, dio Iragorrik. Kanpaina hau berezia da, izan ere, ez da bonu fisikorik egongo: herritarrek bonuak dendan edo tabernan bertan eskatu ahal izango dituzte.

“Kanpainara atxikita dauden establezimenduetan erosi eta trukatuko dira bonuak, eta bezeroak soilik bere NAN zenbakia adierazi beharko dio dendariari edo tabernariari”, dio Jose Ramon Suarez Udaleko Merkataritza arloko zinegotziak: “Basauri Bonuaren kanpaina oso erraza da: bonuak erosterako orduan bezeroek ez dute Internet erabili beharko”. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak