→Basauri

Basauri Bonua kanpainan 200.000 euro bideratuko ditu aurten Udalak, iaz baino 50.000 euro gehiago

Kanpainaren data eta xehetasunak merkatariekin eta ostalariekin adostuko dituzte // Geuria

Basauri Bonua kanpaina bultzatuko du Udalak 2022an. Kanpaina honen xedea da herriko dendetako eta ostalaritzako ekonomia indarberritzea, krisialdi sanitarioaren ondorio negatiboei aurre egiten laguntzeko. Herritarrei ez ezik, merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreei ere egiten die mesede kanpainak. Kanpainaren data eta xehetasunak merkatariekin eta ostalariekin adostuko dituzte, baina momentuz kanpainara zenbat ditu bideratuko duten zehaztu du Udalak: 200.000 euro, iaz baino 50.000 euro gehiago.

Basauri Bonua kanpaina arautzen duten oinarriak abenduan onetsi zituzten Ogasun Batzordean. Ildo horretan, honako oinarri hau ere onartu dute Ogasun Batzordean: herriko txikizkako denda, jarduera eta ostalaritzako establezimenduak erreformatzeko eta horien lehiakortasuna hobetzeko ematen dituen laguntzen lerroaren oinarriak, 90.000 euroko diru-partidarekin. “Laguntza horien helburua gastuak finantzatzea da, betiere enpresetako instalazioetan, ekipamenduan eta enpresen modernizatzean egin badira inbertsioak, edo enpresa horien irudia, lehiakortasuna eta kalitatea hobetzeko; horretaz gain, Covid-19 birusaren prebentzioarekin eta zabalkundea etetearekin lotutako neurriak ezartzea ere bada laguntzen xedea, oraindik ere aurreikusi gabeko inbertsioak egin behar izatea ekar baitezake”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak