→Basauri

Basauri Bonuen % 84 kontsumitu dira; bonu guztiak agortzeko kanpaina astebetez luzatu dute

Maiatzaren 29ra arte luzatu dute kanpaina // Geuria

‘Basauri Bonua 2022’ kanpainak “harrera bikaina” izan duela diote udal ordezkariek. Maiatzaren 22ra arte izango zen indarrean kanpaina, baina astebetez luzatzea erabaki dute: maiatzaren 29ra arte, alegia. Azken egunotan Basauriko Udala harremanetan jarri da esleitutako bonu guztiak agortu dituzten establezimenduekin, eta gehiago eskatzeko aukera eskaini die.

Momentura arte bonuen % 84 kontsumitu dira, eta Udalak partida ekonomiko guztia agortu nahi du. “Atzora arte 38.764 bonu trukatu ziren 14.492 erosketa egiteko. Guztira, 168.353 euro kontsumitu dira bonuetan, baina gainerako 31.647 euroak ere trukatzea nahi dugu”, diote udal arduradunek. Udalak aurten 200.000 euro bideratu ditu Basauri Bonua kanpainara.

Basauri Bonua kanpainara atxiki dira herriko 146 saltoki eta taberna

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak