→Basauri

‘Basauri Bonua 2022’ kanpaina martxan izango da apirila eta maiatza artean

Merkatari Elkarteko presidentea eta udal ordezkariak iazko kanpainaren berri eman zutenean // Geuria

Basauri Bonua kanpaina martxan jarriko du aurten ere Udalak, tokiko ekonomia suspertzeko eta udalerriko dendatan eta tabernatan kontsumoa sustatzeko. Zehazki, apirilaren 25etik maiatzaren 22ra bitartean martxan izango da kanpaina, eta bi bonu mota eskainiko dituzte: bata 4 eurokoa, bezeroek 6 euro gastatu ahal izateko; eta bestea 10 eurokoa, 15 euro gastatzeko. NAN, IFZ edo AIZ bakoitzeko, gehienez, 60 euro arteko bonuak erosi ahal izango dira.

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduek martxoaren 28tik apirilaren 8ra izena eman dezakete ‘Basauri Bonua 2022’ kanpainan. Eskaera-orria Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dute merkatariek eta ostalariek. Kanpainara atxikitako saltokien eta tabernen zerrenda udal webgunean argitaratuko dute.

Aurten Udalak 200.000 euro bideratuko ditu Basauri Bonua kanpainara, iaz baino 50.000 euro gehiago. Iazko kanpainak 667.585 euroko gastua eragin zuen herriko denda eta tabernatan: “Bonuak diruz laguntzeko partida ia osoa agortu  zen; izan ere, iaz 149.122 euroko diru-laguntza erabili zen. Aurrekontua 150.000 eurokoa zen”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak