→Basauri

Bideoa | “Ez dugu onartzen Bridgestonen enplegua prekarizatzea eta zereginak azpikontratatzea”

Hiru kontzentrazio egun deitu dituzte Basauriko Bridgestone aurrean, azpikontratazioak eta prekarizazioa salatzeko. ELA eta BUB sindikatuek salatu dutenez, Bridgestonek metalezko eta alanbrezko ehunak kargatzeko, deskargatzeko, mugitzeko eta garraiatzeko lanak Ferrovial Servicios S.A. enpresari azpikontratatu dizkio. Hasiera batean, bost langile azpikontratatuko dituzte 2022ko abenduaren 31ra arte.

Erabaki horren aurrean, ELAk eta BUBk hiru kontzentrazio egun deitu dituzte: gaurkoa lehenengoa izan da, bihar bigarrena, eta urtarrilaren 25ean hirugarrena. Lehenengo elkarretaratze egunean David Sanchez Rodriguez eta Luis Escalona Diez ELA eta BUB sindikatuetako ordezkarien hitzak jaso ditugu GEURIAn. CCOOk eta UGTk batzordeko gehiengo sindikala dute, baina “edozein ekintza sindikal egiteari uko” egin diotela adierazi dute batzordeko beste bi sindikatuek: “Onartezina da Basauriko instalazioaren etorkizuna, printzipioz oparoa, enplegua kanpora ateraz eta prekarizatuz eraikitzea”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak