→Basauri

Lehiakortasuna sustatzeko Bind 4.0 programan parte hartu du Bridgestonek

Argazkia: Bridgestone

BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan parte hartu du Basauriko Bridgestone enpresak. Programa honek 4.0 industriaren eremuan startupak azeleratzen laguntzen ditu, hau da, negozio-ideia berritzaileetan oinarrituta sortzen diren enpresak ezagutarazteko balio du. Helburua da talenturik onena erakartzea eta industriaren eraldaketa digitala bultzatzea, Euskadiko ekosisteman parte hartzen duten startup-en garapena eta hazkundea bizkortuz eta maila goreneko bezero industrialentzako sarbidea bermatuz. Hala, Bridgestone, mugikortasun iraunkorraren eta irtenbide aurreratuen munduko liderra, ekimen honetan parte hartzen ari da bere bigarren ediziotik.

Hiru urte hauetan, berrikuntza teknologikoko hainbat proiektu garatu ditu Bidgestonek Wearhealth, Flything Technologies edo Eave bezalako startupekin, eta horiei esker, hainbat arlotan lehiakortasuna bultzatu ahal izan du. Zehazki, adimen artifizialeko proiektuak garatu ditu, arriskuak ebaluatzeko eta lanpostuetan gorabeherak detektatzeko; eta Big Datako irtenbideak aplikatu ditu, datuak hainbat informazio-iturritatik identifikatu eta aztertzeko.

“Horrelako ekimenek bultzada handia ematen diote enpresen lehiakortasuna hobetzeari eta, beraz, garapen ekonomikoari”, dio Sebastien Tranchant Basauriko Bridgestoneko Giza Baliabideetako zuzendariak: “Aurrera egin nahi badugu, garapen hori ahalbidetzeko gaitasuna dugun guztion arteko lankidetza bultzatu behar dugu. Funtsezkoa da egungo premien abangoardian egotea”. Bind 4.0 programa Eusko Jaurlaritzaren mendeko Spri sozietate publikoak eta Up Euskadi plataformak sustatutzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak