→Basauri

Hiri-oztopoen Bridgestone IV. Lasterketa Solidarioa izango da DOA erakundearen alde

basauri bridgestone lasterketa solidarioa 2017 hiri oztopoak argazkia bridgestone

Irailaren 9an, igandez, IV. Herri lasterketa solidarioa ospatuko da Basaurin, Bridgestone enpresak antolatuta. Aurten ere hiri-oztopoak izango ditu.

Hiri-oztopoak iaz instalatu zituzten lehen aldiz lasterketan // Argazkia: Bridgestone

Irailaren 9an, igandez, IV. Herri lasterketa solidarioa ospatuko da Basaurin, Bridgestone enpresak antolatuta. Eta aurten ere lasterketa herrikoiak hiri-oztopoak izango ditu bigarren urtez jarraian. Bi lasterketa mota izango dira: bata 4 kilometrokoa eta bestea 10 kilometrokoa. Herri-lasterketak 11:00etan izango du hasiera Bridgestone lantegian (Gudarien hiribidea) eta helmuga Artunduaga kiroldegian izango da. Nobedade bezala, aurten taldeka parte hartzeko aukera egongo da.

Aurten bildutako dirua DOA (Denok Osasunaren Alde) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearentzako izango da. Baliabiderik gabeko pertsonentzako arreta kirurgikoan espezializatuko lanetan, osasun-langileen heziketan eta esperientzia-trukaketan, eta emakume eta indigenentzat arreta integralean esku hartzea datza erakundearen lana, batez ere Guatemala eta Bolivia herrialdeetan.

Izena ematea

Bridgestone Lasterketa Solidarioan parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Interesdunek izena eman behar dute www.carrerasolidariabridgestone.com webgunean irailaren 8a baino lehen. Lasterketan parte hartzeko prezioa berdina izango da: 8 euro (orokorra) eta 6 euro (taldeka). Umeek doan emango dute izena.

Lasterketa egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da eta prezioak 10 (orokorra) eta 8 eurokoak (taldeka) izango dira. Izen-emate bakoitzarekin korrikalari-poltsa banatuko du antolakuntzak eta lasterketa egunean sariak eta zozketak egingo dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak