→Basauri

Basauriko ‘Bultza!’ ekitaldiak 2022ko Korrikara begira jarri du herria

Gaur zen Korrika 2021 bukatzekoa. Gaur igandez. Pandemiak behartuta, baina, aurten ezin izan da Korrika egin. Horri aurre egiteko, Solobarria plazan ‘Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara! AEK’ ekitaldia ospatu da eta mezu indartsua bota dute: “Datorren urtean bai, Korrika izango dugu!”.

Txarraska gaztetxeko txalaparta berbalagun taldeak eta egunerako sortutako musika taldetxoak girotuta, Bolintxu AEKko arduradunek, orain arte egin bezala, Euskaltegiari eta Euskarari herriak emandako babesa inoiz baino indartsuagoa izatea eskatu dute.

‘Euskal Herrian Euskaraz’ abestia kantatu dute bertaratutako guztiek. Ekitaldia amaitu aurretik, babes neurri guztiak beteta, talde argazkia egin dute, eta azken Korrikan lekukoa eraman zuten guztiei banan-banan argazki bana oparitu diete.


Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak