Denboraldi-aurrea hasi du dagoeneko CD Basconiak. Lezaman hasi dira entrenatzen Patxi Salinasen aginduetara eta aurten ‘Segunda RFEF’ delako mailara igotzea izango dute helburu. Bost partidu jokatuko dituzte denboraldi-aurrean, tartean, Basaurin, Artunduagan Aviron Bayonnais taldearen aurka abuztuaren 22an, igandez. Youtube plataformaren bitartez emitituko dute partidua. Hasieran abuztuaren 21ean jokatzekoa zen partidua, baina egun batez atzeratu dute. Aurkezpen ofiziala izango da Artunduagako partidua.
Hauek dira denboraldi-aurrean jokatuko dituzten partiduak:
– Abuztuak 4, asteazkena. CD Basconia vs Sestao River. Lezama, 18:30
– Abuztuak 11, asteazkena. Rayo Cantabria vs CD Basconia. Noja, 19:00
– Abuztuak 18, asteazkena. CD Mirandés B vs CD Basconia. Miranda
– Abuztuak 22, igandea. CD Basconia vs Aviron Bayonnais. Basauri, Artunduaga
– Abuztuak 28, larunbata. CD Derio vs CD Basconia. Derio
