→Basauri

Argazkiak | CTNNB1 gaixotasun arraroa aztertzeko dirua bildu dute Basaurin

Basaurik dirua bildu du gaixotasun arraro batek jotako hiru euskal haurren bizi-kalitatea hobetuko duen terapia bat aztertzeko. CTNNB1 da gaixotasun arraro horren izena eta izen bereko genearen 3 kromosomaren alterazio batek eragindako neurogarapen larriaren nahasmendua dakar. Espainian 16 umek pairatzen dute; Euskadin hiru dira gaixotasuna duten umeak, tartean Paula. Basaurikoa da Paula eta 4 urte ditu. 

Apirilean eta maiatzean Basauriko Ostalaritza Erresistentziak hilabete solidarioak antolatu ditu, herriko merkatarien eta ostalarien babesarekin. Besteak beste, zozketak, pintxo solidarioak edota bestelako jarduerak antolatu dituzte dirua biltzeko. Oraindik ez dakite zehazki zenbat diru lortu duten, baina “oso baikor” direla adierazi dio GEURIAri ekimenean parte hartu duen ostalari batek.

Bentako jaien bigarren eta azken asteburuan hainbat ekintza egin zituzten Paula eta CTNNB1 elkartearen alde. Hauek bidali dizkiguten argazkiak:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak