→Basauri

Edurre Dantza Taldean izena emateko epea zabaldu dute, Basaurin

2021-2022 ikasturterako izena emateko epea zabaldu du Edurre Dantza Taldeak 2012., 2013., 2014. eta 2015. urteetan jaiotako neska-mutilentzat.

2017ko irudia, Edurre Dantza Taldeak 60. urteurren-jaia ospatu zuenekoa // Argazkia: Geuria

Dantzari berrien bila dabil Basauriko Edurre Dantza Taldea. Hain zuzen ere, 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea zabaldu dute 2012., 2013., 2014. eta 2015. urteetan jaiotako neska-mutilentzat. Entseguak asteartetan eta ostegunetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara.

Izena emateko interesdunek 629 205 935 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar dute, bestela edurre@hotmail.com helbide elektronikoaren bitartez jarri daitezke harremanetan taldearekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak