→Basauri

Adingabeen kontrako abusuei aurre egiteko neurriak proposatu ditu Basauriko EH Bilduk

Zehazki, atal hauek gehitzea proposatu dute koalizio ezkertiarretik: alde batetik, Teknologia digitalen erabilerari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta bestetik, Balizko sexu-jazarpen eta sexu-abusu egoeretan aurrea hartzeko eta jarduteko protokoloa sinatzea.

2019ko urtarrilean adingabeenganako sexu abusuen aurkako manifestazioa Basaurin // Argazkia: Geuria

Basauriko EH Bilduk herriko elkarteei, klubei edota gizarte taldeei udal diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileetan sartu beharreko proposamen bat erregistratu du Udalean. Zehazki, atal hauek gehitzea proposatu dute koalizio ezkertiarretik: alde batetik, Teknologia digitalen erabilerari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta bestetik, Balizko sexu-jazarpen eta sexu-abusu egoeretan aurrea hartzeko eta jarduteko protokoloa sinatzea (Udaleko dagokion arloak baliozkotua). Atal horiek Eusko Jaurlaritzaren eta UNICEFen gidetan oinarrituta daude.

“Helburua egungo idazketa hobetzea da. Izan ere, sexu-delituen ziurtagiri negatiboari buruzko erantzukizunpeko adierazpena soilik aurkeztearekin nahiko da gaur egun”, diote Basauriko EH Bilduko kideek. Koalizio ezkertiarraren ustez, “aurrerapausoak” eman behar dira, “oinarri horiek eraginkorrak izan daitezen adingabeen aurkako jazarpenen eta sexu-abusuen aurka”, diote.

Kultura eta kirol arloko 50 lagunek hartu dute parte #Eznaizisilduko bideoklipean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak