→Basauri

46 urteko emakume bat atxilotu dute Basaurin, su-arma batekin tiroak kalera egitea leporatuta

46 urteko emakume bat atxilotu dute bart Basaurin, etxebizitza bateko atari bateko barnetik su-arma batekin tiroak egitea leporatuta. Gertaerak 00:30ak aldera jazo ziren. Atxilotutako emakumeak ustez bi tiro bota zituen atariaren barnetik eta horren ondorioz kalean zegoen gizon bat zauritu zuen. Honek beso batean lesioak sufritu zituen tiroen inpaktuarekin hautsitako kristalengatik helduta eta Basauriko anbulategian artatu zuten.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, zauritutako gizona emakume batekin zegoen gertaerak jazo diren inguruan, eta salatu dutenaren arabera, emakume talde bat beste emakume horri jabeldu eta eztabaidan hasi ziren. Ondoren, emakume taldea atarian sartu eta orduan bota ditu atxilotutako 46 urteko emakumeak ustezko bi tiroak.

Agenteek etxebizitza eraikina miatu, eta eskailburu batean su-arma, bala-zorroak eta bala bat aurkitu dituzte. Ondoren, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu dute giza hilketa saiakerak egitea eta armak modu ez-zilegian edukitzea egotzita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak