→Basauri

Emakumeen Ahotsak zikloa izango da martxoan Basauriko Social Antzokian

Musika, dantza eta antzerkia izango dira Emakumeen Ahotsak zikloaren barruan, baita zinea ere. Bestetik, ‘Non dago Mikel?’ dokumentala ere estreinatuko dute martxoan Social Antzokian.

Ainara LeGardon, Anne Etchegoyen, Adriana Bilbao eta Eguzki Zubia // Geuria

Emakumea protagonista den egitaraua antolatu dute martxoan Social Antzokian. Emakumeen Ahotsak zikloa izango da eta Ainara LeGardon (martxoak 5), Anne Etchegoyen (martxoak 13), Adriana Bilbao (martxoak 20) eta Eguzki Zubia (martxoak 26) euskal artisten ikuskizunak ekarriko ditu antzokira. LeGardonek eta Etchegoyenek ‘Rescue. The archive in the mouth’ eta ‘Emazte’ diskoak aurkeztuko dituzte hurrenez hurren, Bilbaok ‘Eclat’ dantza ikuskizuna eskainiko du, eta Zubiak ‘Mi 3er acto’ antzezlana taularatuko du. Gainera, zikloak bi zine emanaldi ere izango ditu: martxoaren 4an Claudia Navas zuzendariaren ‘Las mil y una’, eta martxoaren 25ean Urszula Antoniak zuzendutako ‘Más allá de las palabras’.

Martxoko ikuskizunen programazioa osatuko da Ganso & Cia konpainiaren ‘Alpha’ emanaldiarekin (martxoak 7) eta Gabino Diego eta Cecilia Solaguren aktoreen ‘Los mojigatos’ komediarekin (martxoak 27). Era berean, zine emanaldiak ere izango dira: ‘Nueva orden’ (martxoak 6-7), ‘La chica del brazalete’ (martxoak 11-14), eta ‘Non dago Mikel?’. Emakumeen Ahotsak zikloko emanaldiak zein beste ikuskizunak 19:00etan hasiko dira, ‘Alpha izan ezik (12:30).

Bestalde, martxoaren 1ean apirileko ikuskizunetarako sarrerak salgai jarriko dituzte. Besteak beste, ‘Ubú, rey de las finanzas’ (apirilak 10), ‘Ameritako bidaia’ (apirilak 16), ‘A vueltas con Lorca’ (apirilak 17), ‘Etxerik txikiena’ (apirilak 18) eta ‘Krcharego-Martin’ (apirilak 18) taularatuko dituzte apirilean Social Antzokian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak