→Basauri

Duela urtebete Basaurin gertatutako eraso homofoboaz ez dago ez berririk ez atxiloturik

Iazko ekainean manifestazio jendetsua izan zen Basaurin Ekainek jasandako eraso homofoboa gaitzesteko // Geuria

Urtebete igaro da Ekain Perrino basauriarrak Bizkotxalde parkean eraso homofoboa jasan zuenetik. Hamabi hilabete eta gero ez da ezer berririk argitu: “Gaiak ez du aurrera egin, geldi-geldirik dago”, dio Silvia Gomez Ekainen amak.

Iazko ekainaren 5ean jasan zuen Ekainek eraso homofoboa Bizkotxalde parkean, Basaurin. Erasoa ‘lesio-eraso’ bezala sailkatu zuen hasieran epaileak, baina ondoren gorroto-delitu bezala identifikatu zuen. Iraila amaieran Ekainek deklaratu zuen eta hilabete geroago, urria-azaroa bitartean, lekukoak deitzen hasi ziren. Abenduan lekuko gehiago joan ziren euren testigantzak ematera. Gehienak Ekainen lagunak eta erasoa ikusi zutenak.

Abenduan, erasotik sei hilabete igaro zirenean, prozesua orduan ere “geldirik” zegoela aitortu zion Ekainen amak GEURIAri, eta zera gaineratu zuen: “Ez dut uste bide judizial honetatik ezer lortuko dugunik, baina argi daukat horrela ez dela geratuko. Bide judizialetik ez bada, beste bide batzuk hartu beharko ditugu justizia lortzeko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak