→Basauri

🏳️‍🌈 Bideoa | Milaka pertsona atera dira kalera Basaurin Ekain Perrinori babesa emateko

Basaurin gertatutako eraso homofoboa salatzeko manifestazioa izan da gaur. Milaka herritarrek egin dute bat mobilizazioarekin, Basaurikoak zein inguruko herrietakoak ere. Udaletxean hasi da mobilizazioa 19:00etan eta Bizkotxalde parkean bukatu da 20:00ak aldera, Ekain Perrino basauriarrak erasoa pairatu zuen lekuan. Bertan komunikatua irakurri du Irune de Miguel Ekainen lagunak, eta hitza hartu du ondoren Kevin Izquierdo Ekainen bikoteak. Ekainek esker hitzak izan ditu manifestaziora bertaratu direnentzako eta bere eskubideen alde borrokatzen jarraituko duela adierazi du. Manifestazioa bitartean txalo zaparradak izan dira.

Basauriko Udaleko ordezkari guztiak, Denis Itxaso Espainiako Gobernuko EAEko ordezkaria, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria edota Legebiltzarreko kideak izan dira manifestazioan. Hain zuzen ere, EAJk, EH Bilduk, PSEk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs koalizioak adierazpena adostu dute gaur goizean Legebiltzarrean erasoa gaitzesteko eta Fiskaltzari ofizioz ikerketa bat abiarazi dezala eskatzen diote, “biktima babesteko eta erreparatzeko eskura dituen bitarteko guztiak erabilita”.

🏳️‍🌈 Argazkiak | 50 argazkitan ‘Homofobiarik ez’ manifestazioa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak