→Basauri

Basauriko emakume batek jasan duen eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute bihar 

Basaurin gertatutako azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du herriko asanblada feministak ekainaren 16an Bentako plazan.

2019an Basaurin izandako beste eraso matxista baten kontrako elkarretaratzea // Geuria

Basaurin gertatutako azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du herriko asanblada feministak. Kontzentrazioa bihar, ekainak 16, izango da Bentako plazan 19:30ean. “Indar kolektibo hau aprobetxatu nahi dugu emakume honi besarkada bat bidaltzeko eta bakarrik ez dagoela adierazteko”, diote Basauriko Asanblada Feministatik.

“Indarkeria matxistari amaiera emateko ardura kolektiboa da, baina, era berean, erakundeei exijitzen diegu behingoz eskubide berdintasuna bermatuko duten politikak egituratzeko. Indarkeria eta matxismoa oinarrietatik desagerrarazteko politika feministak behar ditugu”, diote.

Eraso matxista ekainaren 11n jazo zen Basozelai auzoko etxebizitza batean. Ertzaintzak egunean bertan atxilotu zuen emakumearen bikotekidea, eta hurrengo egunean espetxean sartu zuten, hilketa-ahaleginaren delitua, genero-indarkeriaren beste delitu bat eta kondena urratzearena leporatuta.

24 urteko gizon bat espetxeratu dute, Basaurin haurdun dagoen bere bikotekidea labana batekin erasotzeagatik

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak