→Basauri

4.000 litro esne baino gehiago bildu dituzte Basaurin, Lesboseko errefuxiatuentzat

Esne bilketa handia egin du Zaporeak Elkarteak Bizkaiko 30 herrietan, hala nola, Arrigorriagan, Basaurin, Galdakaon eta Zeberion.

Oraindik ez dakite zehazki zenbat litro esne jaso dituzten lurralde osoan, baina "40.000 litro inguru", diote Zaporeaketik // Geuria

Esne bilketa handia egin du Zaporeak Elkarteak Bizkaiko 30 herrietan, hala nola, Arrigorriagan, Basaurin, Galdakaon eta Zeberion. Oraindik ez dakite zehazki zenbat litro esne jaso dituzten lurralde osoan, baina “40.000 litro esne baino gehiago” izango direla adierazi dio GEURIAri Bea Amorena Zaporeakeko Bizkaiko koordinatzaileak.

“Uste dut 40.000 litrotik gora izango ditugula. Atzo 25.500 litro esne genituen jada paletetan, eta oraindik 10.000 litro gehiago geratzen zitzaizkigu biltegira iristeko. Gainera, litro asko ditugu biltegian paletetan oraindik jarri gabe. Aste honen amaieran Bizkaia osoan bildutako litroak zehatz-mehatz zenbat izan diren jakin ahal izango dugu, baina 40.000 litro esne baino gehiago bilduko ditugula uste dut”, dio Beak.

Hego Uribe eskualdean bildu dutenaren inguruan, Basaurin, esaterako, 4.164 litro esne jaso dituztela jakin du GEURIAk. Eskualdean bilketa puntu gehien izan dituen herria izan da Basauri: Marienea; Sarratu, Larrazabal, Pozokoetxe, Basozelai, Kareaga eta San Migel Auzo Elkarteak; Eroski Baskonia eta Eroski Bilbondo.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak