→Basauri

Basauriko espetxetik Bilbora bizikleta martxa deitu du Sarek, #IzanBidea ekimenaren barruan

Basauriko espetxetik San Mamesera bizikleta martxa deitu du Sarek uztailaren 25ean, larunbatez, #IzanBidea ekimenaren barruan.

Bigarren etapa Arrigorriagatik, Basauritik eta Galdakaotik igaro da gaur // Argazkia: Sare

Basauriko espetxetik Bilbora bizikleta martxa deitu du Sarek uztailaren 25ean, larunbatez, #IzanBidea ekimenaren barruan. Tropela 09:00etan irtengo da Basauritik eta ibilbidea San Mamesen amaituko dute. Helburua da, “preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak ematea, jendarte aktibazioan sakontzea eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea”, diote Saretik: “Finean, bakerako eta elkarbizitzarako bidea, konponbidea, guztion artean gauzatu beharreko ibilbide gisa gauzatzea da gure asmoa”.

Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro ibiltzea da #IzanBidea ekimenaren erronka. Hau da, 3.127.326 kilometro oinez, bizikletaz edota igerian egitea, betiere motordun ibilgailuak erabili barik. Uztailaren 23tik 25era bitartean antolatu dute bizikleta martxa, hiru etapetan banatuta: Lekunberri-Hernani (uztailak 23); Urduña-Durango (uztailak 24); eta Basauri-Bilbo (uztailak 25). Gaurko etapan Arrigorriagatik, Basauritik eta Galdakaotik igaro da tropela.

Joan den uztailaren 18an Upo mendira igoera antolatu zuen Sarek Arrigorriagatik, Galdakaotik eta Ugaotik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak