→Basauri

Etxerik gabeko pertsonak hotz-boladetatik babesteko zentroa zabalduko dute gaur Basaurin

gau-harrerako zentroa zabalduko dute gaur; neguko kita banatuko diete zentrora joan nahi ez dutenei // Basauriko Udala

Basauriko Udalak gaur aktibatu du etxerik gabeko pertsonak hotzalditik babesteko protokoloa, Udaltzaingoak hala proposatuta. Gauzak horrela, gaurtik aurrera Azbarren kaleko gau-harrerako zentroaren ateak zabalik daude, “udalerriko etxegabeek, lo egiteko leku bat izan dezaten, eta, horrekin batera, atseden gela, janari eta edari beroak, komuna eta dutxa”, diote udal ordezkariek: “Norbaitek uko egiten badio gaua zentro horretan igarotzeari, edari bero bat eta ‘neguko kita’ emango zaizkio”. Neguko kit horrek lo-zakua, esterilla, txamarra, higiene-kita eta eskularruak ditu.

Zentroa Azbarren kaleko 2. zenbakian dago, Gurutze Gorriaren egoitzan, eta Basauriko Udalak finantziatzen du zerbitzua. Gurutze Gorriko boluntarioak, tenperatura hotzek iraun bitartean, udalerriko etxegabeekin harremanetan jarriko dira, eta harrera-zentrora joateko aukera azalduko diete. Zentroak, harreraz arduratzen diren pertsonez gainera, gizarteratzeko teknikari bat du, Udaltzaingoarekin koordinatuta diharduena. “Gaua zentroan igaroko duten pertsonei afaria emango zaie (janaria eta edari beroak), egongela batean, eta ondoren ohe indibidualetan lo egingo dute. Harrera-zentroak, logelez gainera, sukalde txiki bat, egongela txiki bat eta komunak eta dutxak ditu, higiene pertsonalerako”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak