→Basauri

Etxeko olioa biltzeko bi edukiontzi berri gehiago jarri ditu Basauriko Udalak

Argazkia: Geuria

Irailaren 1ean sartu zen indarrean erabilitako etxeko olioa biltzeko kontratu berria Basaurin. Kontratu berriarekin azken asteotan edukiontzi zaharkituak kendu eta berriak jarri dituzte. Gainera, beste bi edukiontzi laranja gehiago jarri dituzte: orain arte 19 edukiontzi zeuden herrian, eta aurrerantzean 21 izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak