→Basauri

25 milioi euro utzi ditu Euromillones zozketak Basaurin

Apirilaren 30eko Euromillones zozketak 25 milioi euro baino gehiago utzi ditu Basaurin, asmatzaile bakarrarentzako. Txartela Basozelain balioztatu dute.

Landa Doktorren kalean balioztatu zuten txartel irabazlea, Basozelain // Google Maps

Apirilaren 30eko Euromillones zozketak 25 milioi euro baino gehiago utzi ditu Basaurin. Lehen kategoriako asmatzaile bakarra egon da eta zehazki 25.326.022 euro irabazi ditu. Txartel irabazleak 5, 12, 20, 26 eta 48 zenbakiak eta 2 eta 11 zenbakiko izarrak ditu.

Atzoko zozketaren irabazleak Landa Doktorren 58. kaleko administrazioan balioztatu zuen txartela, Basozelain.

Euromillones zozketa asteartero eta ostiralero izaten da, eta Europar Batasuneko zenbait herrialdetan jokatzen da: Frantzia, Erresuma Batua, Espainia, Portugal, Irlanda, Belgica, Luxemburgo, Suitza eta Austria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak