→Basauri

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, ikastetxeen arteko Bertso Topaketa eta Mintzodromoa, Basauriko Euskal Astean

Maiatzaren 7tik 15era bitartean antolatuko dute Euskal Astea Basaurin // Argazkiak: Geuria

Maiatzaren 7tik 15era bitartean antolatuko dute Euskal Astea Basaurin. Besteak beste, gazteentzako jarduerak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, tailerrak eta jolasak, Basauriko ikastetxeen arteko Bertso Topaketa, Mintzodromoa, helduentzako antzerkia eta euskal erromeria izango dira.

Basauriko Udalak antolatzen du Euskal Astea, Bertsozale Elkartearen, Kultur Basauriren, AEKren, Udal Euskaltegiaren, Hizkuntza Eskolaren, Zirt Zart Basauriren, Ebeteren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Euskal Astea 2022

Basauri · Maiatzak 7-15

Maiatzak 7, larunbata
18:00-20:00 Gazteentzako jarduera: ‘Euskal pasahitza’
Basozelaiko Gaztegunea

Maiatzak 8, igandea
16:30 + 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: ‘Kuikui’
Social Antzokia

Maiatzak 9, astelehena
10:00 Haur Hezkuntzako ikasleentzat ikuskizun didaktikoa: ‘Maddi eta txalaparta’
Social Antzokia

Maiatzak 10, asteartea
09:30 + 11:00 Lehen Hezkuntza ikasleentzat Euskal musika tresnen kontzertu didaktikoa
Social Antzokia

Maiatzak 11, asteazkena
10:00 Ikastetxeen arteko Bertso Topaketa
Social Antzokia

Maiatzak 12, osteguna
10:30-12:00 / 18:30-20:00 Mintzodromoa
Solobarria plaza
*Izena ematea: Basauriko euskaltegietan maiatzaren 10a baino lehen

Maiatzak 13, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Alderray’
Social Antzokia

Maiatzak 14, larunbata
10:30-13:30 Euskara sustatzeko tailerrak eta jolasak familientzat: ‘Kuku euskarari’
Solobarria plaza

18:00-20:00 Gazteentzako jarduera: ‘Euskal pasahitza’
San Migeleko Gaztegunea

21:00-24:00 Euskal erromeria: ‘Zirkinik Bez’
San Isidro plaza

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak