→Basauri

Euskal Herriko Dantza Agerketa bi egunetara itzuliko da aurten, Basaurin

Euskal Herriko Dantza Agerketaren 49. edizioa irailaren 18an eta 19an izango da Basaurin.

Iaz saio bakarrean egin zuten Dantza Agerketa Basauriko taldeekin // Geuria

Euskal Herriko Dantza Agerketaren beste edizio berri bat izango da irailean Basaurin. Eta badira dagoeneko 49. Oraindik antolatzaileek ez dituzte xehetasun guztiak eman, baina datak bai iragarri dituzte: irailaren 18an eta 19an izango da euskal folklorearen jaialdia.

Irailaren 18ko saioa pandemia aurretik ezagutzen genuen bezalakoa izango da, eta Euskal Herriko taldeen emanaldiak izango dira, eta hilaren 19ko saioan Basauriko dantza taldeek parte hartuko dute: Agintzari, Basauritar eta Edurre. Larunbateko zein igandeko emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta Social Antzokian izango direla aurreratu dute antolatzaileek sare sozialetan. Datozen egunetan jakitera emango dute zein dantza talde autoktono etorriko diren Basaurira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak