→Basauri

Basaurin euskara sustatzeko taloak salduko dituzte urrian Zutarrin

Taloak saltzeaz gain, Zuberoako ikastolak laguntzeko proiektua bultzatuko dute Zutarrin urrian, azaroan eta abenduan.

Argazkia: saralegitaloak.eus

Urriaren 8tik 13ra eta hilaren 15etik 17ra bitartean taloak salduko dituzte Zutarri tabernan. “Sustraiak elkartearen txosnak utzitako hutsunea bete nahi dugu euskaraz eta gure produktuez”, diote Zutarri taberna proiektuko kideek. Hain zuzen ere, Zeberioko arto-irinaz eta Gordexolako gari-irinaz egindako taloak salduko dituzte: “Enkarterrietako txorizoa, odolostea eta hirugiharra; Karrantzako barazkiak; eta txokolatea”, diote. Salmentatik lortutako dirua Basaurin euskara sustatzen jarraitzeko erabiliko dute.

Bestetik, Zuberoako ikastolak laguntzeko proiektua bultzatuko dute Zutarrin; Arizko Ikastolak eta lehen Euskarabilak bultzatzen zutena, alegia. Urrian zehar Zuberoako produktu-kutxa eskuratzeko bolilla egongo da martxan; azaroan Zuberoako ikastolek eskainiko dituzten hiru kutxak salgai jarriko dituzte; eta abenduan eskatutako kutxak banatuko dituzte. Gainera, urriaren 30ean Zuberoako ikastoletako familia ordezkaritza etorriko da Basaurira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak