→Basauri

Taloak eta irrintzi txapelketa antolatu dituzte gaur Basauriko Zutarrin, Euskararen Egunean

Berbalagun jaia Zutarri Tabernan // Geuria

Euskararen Eguna dugu gaur. Hego Uribe eskualdean hamaika ekintza antolatu dituzte, eta Basaurin ‘Euskaraz bizi gura dot’ programaz gain, Zutarri tabernak egitaraua antolatu du gaurko. Besteak beste, kalejira trikitixarekin, taloak, irrintzi txapelketa eta abesteko tartea antolatu dituzte.

“Euskara da gure ama-hizkuntza, beragatik ez balitz ez ginateke euskaldun izango. Egunez egun jorratu behar da hizkuntza. Ez dakienak ikasiz eta dakienak erabiliz”, diote Zutarri Tabernako ordezkariek.

Talo eta pintxoengatik aterako duten dirua Basaurin euskararen alde egiteko erabiliko dute.

Euskararen Eguna 2021

Abenduak 3, ostirala
Zutarri Taberna, Basauri

19:00 Kalejira Solobarria plazatik tabernara trikitixarekin
19:00etatik aurrera taloak
20:00 Irritzi txapelketa. Sariak
20:30etik aurrera: Zatozte abestera! Betiko kantak trikitixaz lagunduta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak