→Basauri

Kultura eta kirol arloko 50 lagunek hartu dute parte #Eznaizisilduko bideoklipean

Azaroaren 19a Haurtzaroan sexu-abusua eta tratu txarrak prebenitzeko nazioarteko eguna da, eta horren harira, #Yonomecallomás (#Eznaizisilduko) bideoklipa kaleratu dute biziraun duen talde batek eta egiturazko arazo horrekin konprometitutako pertsona batzuek. Mikel Moreno eta Itziar Ituño basauriarrek eta Francis Diez bilbotarrak, besteak beste, ahotsa jarri diote abestiari eta bideoklipean kultura, irratia, telebista edota kirol arloko 50 pertsona ezagunek parte hartu dute. 

“Ekimen honekin bat egitea gustatuko litzaiguke, bai abestia partekatuz, bai argazki bat edo selfie bat ateraz folio batekin eta #Yonomecallomás edo #Eznaizisilduko hastagh batekin, eta zuen sare sozialetan argitaratuz”, diote proiektua sustatu duten biktimek. Besteak beste, proiektuaren atzean dago Pepe Godoy basauriarra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak