→Basauri

Argazkiak | Uzta onak lortzeko Basauriko Finagako zelaiak bedeinkatu dituzte

Ohiturak berreskuratzeko asmoz errogatiba jaia antolatu zuten maiatzaren 29an, igandez, Finagan. Hain zuzen ere, uzta onak lortzeko zelaiak bedeinkatu zituzten, Finagako ermitan meza ospatu ondoren. Jarraian, Basauritar Dantza Taldeak emanaldia eskaini zuen. Ogia, euskal pastela eta gazta erosteko aukera egon zen, baita sagardoa eta txakolina ere. Finagako San Martin Kofradiak antolatzen du jaia. Urtean bi jai antolatzen dituzte: errogatibak maiatzean, eta San Martin eguna azaroan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak