→Basauri

Bideoa | Moises Arbide: “Beti egongo da baten bat Finagako jai hauek ez galduteko”

Uzta onak lortzeko zelaiak bedeinkatu zituzten maiatzaren 29an Finagan. Ohiturak berreskuratzeko asmotan antolatu zuten errogatiba eguna: meza egin zuten Finagako ermitan eta ondoren soloak bedeinkatu zituzten. Jarraian, Basauritar Dantza Taldeak emanaldia eskaini zuen, eta ogia, euskal pastela eta gazta erosteko aukera egon zen, baita sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera ere. Urtean bi jai antolatzen ditu Finagako San Martin Anaidiak: errogatibak maiatzean, eta San Martin eguna azaroan. Moises Arbide Artetxe anaidiako kidearekin solasaldia izan genuen.

Argazkiak | Uzta onak lortzeko Basauriko Finagako zelaiak bedeinkatu dituzte

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak