→Basauri

BIDEOAK | 154 milioi Basaurin! Gabonetako Loteriaren 2. saria osorik banatu dute

Nagusia kaleko administrazioko langileak eta Basauri Eskubaloi Taldeko kideak / Geuria

Gabonetako Loteriaren 2. saria, 72.119 zenbakia, osorik banatu dute Basaurin. Nagusia kaleko 3. zenbakiko administrazioan saldu dute zenbakia, Basauri Eskubaloi Taldekoa, alegia. Administrazio horretako langileekin berba egiten ari gara GEURIAn. 154 milioi banatu dituzte eta sariak herritarren artean oso banatuta daudela esan digute. Une hauetan, saltzaileak eta saridunak, baita kazetari andana ere bai, Basauriko Nagusia kalean batzen ari dira, ospakizunean.

72.119 zenbakiak 1.250.000 euroko saria du serieko, eta, beraz, dezimo bakoitzeko 125.000 euro irabazi dituzte. Administrazioko langileen esan digutenez, “154 milioi banatu ditugu. Guztira, 123 serie banatu ditugu, gehienak partizipazio bidez saldu dituzte Basauri Eskubaloi Taldearen bidez”. Zenbaki horrek, berez, 215 milioiko saria izango luke 172 serieak salduz gero, baina ez dute oso-osorik saldu eta zati bat, saldu barik, bueltatu zuten. Basauri Eskubaloi Taldeak, zehazki, 150 milioi euro banatu ditu. Guztira, 1.200 dezimo saldu ditu, 2,4 eurotan bakoitza.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak