→Basauri

Eskubaloiko loteria-txartelak ordaintzeko akordio bat lortu du klubak Caixabankekin

“Laster jakinaraziko dizuegu zer egunetan hurbildu zaitezketen sukurtsaletara, bai eta zer urrats egin behar dituzuen ere, dagokion zenbatekoa kobratu ahal izan dezazuen”, diote Basauri Eskubaloi Taldetik.

150 milioi euro baino gehiago banatu zituen Basauri Eskubaloi Taldeak Gabonetako loterian // Geuria

Abenduaren 22ko Gabonetako loterian 150 milioi euro baino gehiago banatu zituen Basauri Eskuabaloi Taldeak. Oraindik onuradunek irabazitako dirua ez dute eskuratu, eta klubetik “pazientzia” eskatu dute. Azken izapide administratiboak hasi dituzte klubetik onuradunek dirua kobratzeko: “Jakinarazten dizuegu Caixabank banketxearekin akordio bat itxi dugula loteria-partaidetzak ordaintzeko. Hasiera batean, datorren astean hasi ahal izango dugu prozesua, azken izapide administratiboak amaitu bezain laster; beraz, laster jakinaraziko dizuegu zer egunetan hurbildu zaitezketen sukurtsaletara, bai eta zer urrats egin behar dituzuen ere, dagokion zenbatekoa kobratu ahal izan dezazuen”, diote klubetik. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak