→Basauri

Bideo-jokoen lehen txapelketa antolatu dute martxoan Basaurin, 12 eta 30 urte bitartekoentzat

BasaurE-Games txapelketa izango da martxoaren 13an Basaurin. FIFA21 eta Brawl Stars jokoen txapelketak izango dira.

Bi txapelketa izango dira: FIFA21 eta Brawl Stars // Argazkia: JESHOOTS.COM / Unsplash

BasaurE-Games txapelketa sortu dute Basaurin, udalerriko bideo-jokoen lehen txapelketa. Martxoaren 13an, larunbatez, izango da Artunduaga kiroldegian 16:00etatik 21:00etara bitartean, eta 12 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, Basaurikoak izan zein inguruko herrietakoak. Bi txapelketa izango dira: alde batetik FIFA21 jokatuko da PlayStation 4 plataforman, eta bestetik, Brawl Stars jokalari anitzeko txapelketa antolatu dute mugikorrekin jokatzeko. Wifi seinalea doakoa izango da.

Txapelketez gain, zuzeneko kaster bat ere izango da jokaldiak komentatzeko eta saioa girotzeko, eta VR stand bat ere jarriko dute. Gainera, zozketa batzuk ere izango direla jakinarazi dute. Txapelketan parte hartzeko izena ematea doakoa da: interesdunek martxoaren 11ra arte dute izena emateko epea zabalik. Zirt Zarteko bazkideek lehentasuna izango dute plaza lortzeko orduan.

Basauriko Udaleko Gazteria sailak Zirt Zart Gazte Bulegoarekin eta Funkomekin elkarlanean antolatu du lehen txapelketa hau.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak