→Basauri

Gasolindegiak edota elektrolinerak bizitegi-lurzoruan eta inguruetan arautzeko plan berezi bat egingo du Basauriko Udalak

San Migelen eskatutako gasolindegi-proiektua edo etorkizunean udalerriko edozein tokitan jarduera bererako aurkezten den beste edozein proiektu gauzatu daitekeen ala ez zehaztuko du dokumentuak.

Araudi berri honen hasierako onarpenak jarduera-lizentziak kautelaz etetea ekar lezake // Geuria

Basauriko Udalak plan berezi baten bidez arautuko du bizitegi-lurzoruan eta horien inguruetan gasolindegiak, elektrolinerak eta antzeko jarduerak ezartzeko. “Plan berezi honetan ezartzen diren ondorioek eta irizpideek zehaztuko dute San Migelen eskatutako gasolindegi-proiektua edo etorkizunean udalerriko edozein tokitan jarduera bererako aurkezten den beste edozein proiektu gauzatu daitekeen ala ez. Gainera, araudi berri honen hasierako onarpenak jarduera-lizentziak kautelaz etetea ekar lezake, bizitegitarako hiri-lurzoruan edo haren inguruetan jarduera-lizentziak behin betiko indarrean jarri arte”, diote udal ordezkariek. Era berean, azpimarratu du ezarri nahi den edozein neurri murriztaile behar bezala arrazoituta egon beharko dela eta legez ezarritako prozeduraren arabera hartu beharko dela.

“Etorkizunean energia berriztagarriekin lotutako azpiegiturak hedatuko direnez -hala nola, elektrolinerak, erregai berdeak edota hidrogeno berdea- eta hidrokarburoen arloko legeria berriak bultzatutako zerbitzugune gehiago ezarriko direnez, malgutasun handiagoz, herritarren bizi-kalitatea bermatu nahi dugu, eta helburu horrekin, horrelako jarduerak ezartzea arautu eta aginduko dute, bizitegitarako hiri-lurzoruan edo inguruetan egin nahi direnean”, diote udal ordezkariek. Legez, lursail industrialetan eta merkataritza-lursailetan eraiki daitezke horrelako azpiegiturak.

HAPOa berritzea

Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO) onartu zuen abenduko osoko bilkuran Basauriko udalbatzak. Horren arabera, bizitegi-lurzoru gehiago garatzea da asmoa. “Arrazoi garrantzitsua da Basaurik hirigintza-tresna bat izan dezan mota horretako jarduerak udal-lurralde osoan arautzeko plan berezi gisa. Dokumentu horretan, bizitegi-lurzoruan edo haren inguruetan libreki ezartzeko mugak eta murrizketak ezarriko lirateke, herritarren bizi-kalitatea bermatzeko, etorkizunean elektrizitate-enpresak edo antzeko energia berdearen hornidura-zerbitzuak egongo balira”, diote udal arduradunek.

Bideoa | San Migelen eraiki nahi duten gasolindegiaren kontra kotxe karabana egin dute auzotarrek

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak