→Basauri

23 urteko gazte bat atxilotu dute Basaurin, denda batean lapurreta egitea leporatuta

Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak 23 urteko gazte bat atxilotu du bart Basaurin, herriko denda batean lapurreta egitea leporatuta. Basauriko udaltzainek Ertzaintzaren laguntza eskatu dute igande goizaldean 03:05ak aldera, Bentako denda batean ustez lapurretan ari zirela ohartarazi dietenean.

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak bertaratu eta egiaztatu dute dendako pertsiana jasota zegoela eta ateak behartu izanaren zantzuak zituela. Denda barruan gizon bat ikusi eta polizia ikustean gizona ihes egiten saiatu da. Hala ere, agenteek harrapatu dute. Arropa artean lapurtu nahi zituen hainbat gauza zituen gainean. Gainera, kalteak egin ditu denda barruan.

Atxilotutako gaztea polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko. Aurreikuspenen arabera, gaur bertan eramango dute Bilboko Guardiako epailearen aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak