→Basauri

32 urteko gizon bat atxilotu dute Basaurin, emakume bat makila batekin buruan jotzea leporatuta

Artxiboko argazkia

Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Basaurin, emakume bat makila batekin buruan jotzea leporatuta. Gertaerak maiatzaren 8an, igandez, 23:00ak aldera jazo ziren Soloarteko joko-areto batean, eta lekukoen arabera, erasotzailea emakumearengana joan zen eta hitz-erdirik esan gabe jo zuen. Gainera, erasoa eragozten saiatu zen emakumearen lagunak ere kolpea jaso zuen besoan, Segurtasun Sailak adierazi duenez. Agenteek erasotzailea identifikatu eta lesio-delitua leporatuta atxilotu zuten.

Erasoa gertatu eta berehala abisua eman zioten Ertzaintzari. Hainbat patruila hurbildu ziren eta bertan zauritutako emakumea artatu zuten eta osasun-zentro batera eraman behar izan zuten, buruan jaso zuen kolpeagatik odoletan zegoelako. Agenteek lokalaren kanpoaldean metro bateko luzerako makila bat aurkitu zuten, eta, dirudienez, erasotzaileak erabili zuen arma zen. Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten atzo bertan eta lesio-delitua egotzi diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak