→Basauri

Gizon bat hil da Cervantes hiribidean kamioi batek harrapatuta, Basaurin

Gizon bat hil da gaur eguerdian Basaurin kamioi batek harrapatuta. Ezbeharra Cervantes hiribidean jazo da 11:45ak aldera Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, eta jasandako lesio larrien ondorioz hil da. Hildakoa adineko gizon bat izan da.

Anbulantzia bat bertaratu da istripuaren lekura, baina gizonaren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripua argitzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak